Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lagun arteko zirkuituaren barruan antolatutako txapelketa da, eta Azpeitiko udaletxe azpiko arkupeetan jokatu zen. Txapelketa 10:00etan hasi eta 13:30ak arte iraun zuen gutxi gorabehera. Hamar taldek hartu zuten parte xake txapelketan, eta Azkoitia "B" taldea hirugarren sailkatua izan zen.
Bestalde, larunbatean, bakarkako Gipuzkoako txapelketan hartuko dute parte Xaputarrak Azpeitiko xake taldeko hainbat kidek. Elkartekoek taldean parte hartzera animatu dituzte herritarrak: "Astelehen eta ostegun arratsaldetan elkartzen gara Sindikatu Zaharreko 3. solairuan, eta adin guztietako herritarrentzat irekia dago, baita neskentzat ere".