Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko V. Tuba Jaialdiaren baitan tuba kontzertua izan da herriko Plaza Txikian. Herritar ugari bildu dira bertan eta estilo ezberdinetako abestiak entzuteko aukera egon da. Tuba doinuak entzuteaz gain, abesteko aukera ere izan da bertan, izan ere, Juan de Antxieta Musika Eskolako haurren abesbatza ere ekitaldiaren protagonista izan da.
Kontzertua amaitu ostean, bertaraino hurbildu direnek abesti gehiago eskatu dizkiete Juan Carlos Ribellesen zuzendaritzapean zeuden tuba jotzaileei, eta hauek entzuleen desioak bete dituzte.