Irudiak eta bideoa: Zarauzko Udalak harrera egin die arraunlariei

Onintza Lete Arrieta 2014ko irailaren 27a

http://youtu.be/P9-J8gMkMfE 12:00etarako urdin kolorea zen nagusi gaur Zarauzko Musika Plazan. Udalak harrera egin behar zien Zarautz Arraun Elkarteko kideei aurtengo denboraldian egindako lana eskertzeko;  hala, kalejira alaian egin dute udaletxerako bidea arraunlariek, trikitilariek lagunduta. Denboraldian irabazitako bandera guztiak eraman dituzte eurekin. Udaletxean, Juan Luis Illarramendi alkatea zuten zain. Baita herriko bertsolariak ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide