Ikastaro berriak eskainiko ditu Zarauzko Kostan elkarteak 2014-2015 ikasturtean

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 29a

Kostan elkarteak ikastaro berriak eskainiko ditu 2014-2015 ikastaturtean, hori dinamizatu eta aberaste aldera. Besteak beste, zinematografiari buruzko eskolak eskainiko dituzte, eta baita etika; zuzenbidea, ekonomia eta gizartea eta erlijioaren ingurukoak ere. Horrez gain, literatura, arkeologia, musika, gaurkotasuna, medikuntza alternatiboa eta ikerketa forensea jorratuko dituzte, besteak beste. Eskolak Urola Kostako Udal Elkartean emango dituzte eskolak urritik aurrera, astearte eta ostegunetan 10:00etatik 12:00etara. Interesa dutenek eman dezake izena dagoeneko. Jakinarazi dute urteko kuota 25 eurokoa dela, ikasturte osorako matrikula 80 eurokoa eta ikasgai bakoitzekoa 25 euro. Ikasgai guztiak jaso nahi dituenak 105 euro ordaindu beharko ditu, matrikulari dagozkion 80 euro eta elkarteko urteko kuota beste 25 euro. Ikasgai solteak hartu nahi dituenak, aukeratutako ikastaro ala ikastaroez gain, urteko kuota ere ordaindu beharko du. 2100-6472-13-2200022900 kontu korrontera  (La Caixa) sartu beharko da bakoitzak aukeratutako ikasgaiei dagokion diru kopurua. Informazio zabalagoa eskuratzeko 943-832607 telefonora deitu daiteke, kostanelkartea@gmail.com  helbidera idatzi eta Kostan elkarteko webgunea bisitatu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide