Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskara ikastaroak eta UEU Udako Euskal Unibertsitatekoak egin dituzten zarauztarrek diru laguntza eskatzeko aukera dute. Baldintza batzuk bete behar dira horretarako. Batetik, 2014ko udan euskalduntze zein alfabetatze ikastaroren bat eta UEUko euskarazko ikastaroren bat egina izan behar dute eskatzaileek. Bestetik, Zarautzen erroldatuta egon behar da. Horrez gain, ikastaroan eskainitako orduen %80a hartuta izan beharko dute.
Urriaren 10a arte eska daitezke beka horiek, Zarauzko Udaleko Erregistro Nagusian (Kale Nagusia, 29). Informazio zabalagoa eskuratu nahi dutenek Euskara Zerbitzura deitu (943-005116) eta idatzi (euskaraz@zarautz.org) beharko dute.