Bizilagun berrientzat ikastaroa antolatu du Zarauzko Udalak

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 26a

"Azken urte hauetan munduko askotariko bazterretatik bizilagun ugari iristen ari dira Zarautzera". Zarauztar berri hauen egokitzapena eta integrazioa bultzatzeko harrera ikastaro trinkoa antolatu du udalak. Ikastaro horretan euskarazko oinarrizko esaldiak irakatsiko zaizkie parte-hartzaileei, eta hainbat gaiei—udal errolda, formazioa, lana aurkezteko baliabideak, lan arloko eskubideak, atzerritartasuna, kirola, gizarte zerbitzuak, osasun sistema, gizon eta emakumeen arteko parekidetasuna, natur ondarea, kasu— buruzko oinarrizko informazioa eman. 68 ordu iraungo du ikastaro horrek, eta saioak astean hirutan izango dira, astelehen, astearte eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara. Ikastaroa urriaren 6an hasiko dute eta bi hilabete eta erdiz luzatuko da. Izena Gizarte Zerbitzuetan eman beharko da, 943-005127 telefonora deituta eta immigrazioa@zarautz.org helbidera idatzita, urriaren 2ra arte. 10 euro kostako du. Azken urtean Zarautzen erroldatu direnek lehentasuna izango dute plaza eskuratzeko. Ikastaroa amaitu ostean bertaratze ziurtagiria jaosko dute ikasleek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide