Irteera antolatu du Zarauzko Pagoeta elkarteak urriaren 11erako

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 26a

Datorren urriaren 11 eta 12rako bi eguneko irteera antolatu du Zarauzko Pagoeta Mendizale Elkarteak. Kantabria eta Leon aldera joatekoak dira oraingoan. Portilla de la Reinako (Leon) aterpetxean hartuko dute ostatu. Jakinarazi dute irteera hori egin ahal izateko derrigorrezkoa izango dela federatuta egotea. Zehaztasun gehiago eskuratu nahi dutenek Pagoeta Mendizale Elkarteko web orrira jo dezakete eta elkarteko telefonora deitu (943 13 29 11 ). Elkarteko bulegoan eman daiteke izena,  irailaren 29an eta 30ean eta urriaren 1ean eta 2an,  19:30 - 20:30 bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide