Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako Seiscientoszaleen Elkarteak aurreneko bilkura egingo du igande honetan Azpeitian. 09:30ean Loiolan elkartu eta egun guztiko egitaraua prestatu dute.
Loiolatik autoetan Azpeitiko auzo desberdinetatik ibiliko dira, eta gero Azkoitira joan eta Madariagara igoko dira. Handik gero Zestoara jaitsiko dira, eta Azpeitira bidean hamaiketakoa egingo dute.
12:30ean, Loiolan autoak aparkatu eta santutegia bisitatuko dute. 14:00etan, Uranga jatetxean izango dute bazkaria. Arratsaldean Azpeitian beste buelta bat emango dute.