Zarauzko Udal Gobernuak Haguniara eta Aiungo Dairara 3.000 euro bideratzeko asmoa du

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 26a

Joan den irailaren 21ean eurite eta haizete gogorrak jasan zituzten Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan, batez ere Aiun inguruan, kalte handiak eraginez. Zarautz Haguniarekin dago senidetuta, Aiungo Dairan dagoen errefuxiatu herriarekin. Bertako egoeraren larritasuna ikusita, Udal Gobernuak larrialdi egoeretarako gordetako partidatik 3.000 euro bideratu nahi ditu bertara, gaia "ahalik eta lasterren" dagokion batzordean eztabaitu eta proposamena onartuz gero. Euskal Futnsaren Sahara Koordinazio Unitatearekin adostuko du udalak diru laguntza nola bideratu. Bestalde, Saharako Ilargi Gorri Erdiak deialdia egin die herritarrei Saharako errefuxiatuen kanpalekuei laguntzeko.  Laguntza ES84-0081-0655-63-0001351540 (Sabadell bankua) kontu korrontera bideratu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide