Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hiru ikastaro emango dituzte, bata urrian, bestea azaroan eta azkenengoa abenduan. Maskulinitateak, berdintasuna eta kirola izango da lehenbizikoa urriaren 11ean, eta horren helburua emakumeen eta gizonezkoen arteko desberdintasunaren jatorriari buruzko oinarrizko ezagutzak ematea izango da, eredu maskulino hegemonikoa edo tradizionala eta beste zenbait maskulinitate azalduz. Era berean, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna landuko dute kirola eta ariketa fisikoa egiterakoan. Urriaren 3a bitartean eman daiteke izena.
Emakumeen eta gizonezkoena arteko desberdintasunen jatorriari buruzko hainbat gako emango dituzte azaroaren 29ko ikastaroan, Gizonezkoak, maitasuna eta berdintasun harremanak (Los hombres, el amor y relaciones de igualdad) izenekoan. Heziketa sexistak maitasun erromantikoan duen papera eta bikote harremanetan duen eragina aztertuko dituzte bertan, aldi berean. Azaroaren 10etik 21era eman ahalko da izena ikastaro horretan, biak barne.
Abenduaren 13an eskainiko dute Gizonak komunikabideetan ikastaroa. Emakumeen eta gizonezkoen arteko desberdintasunaren jatorriariburuzko oinarrizko harremanak landuko dituzte, gizonezkoen zeregina eta presentzia komunikabidetan eta baita haien irudia ere. Azaroaren 24tik abenduaren 5era eman daiteke izena ikastaro horretan parte hartu ahal izateko.
Hiru ikastaroak kiroldegiko bigarren solairuko aretoan emango ditu ikastaroa Gizonduz taldeak, 09:30-13:30 bitartean eta doan izango da. Lehenbizikoa eta hirugarrena euskaraz izango dira, eta bigarrena gaztelaniaz. Ikastaro horietan izena eman eta informazio zabalagoa eskuratzeko Parekidetasun sailean, berdintasuna@zarautz.org helbidera idatzita eta 943-005117 telefonora deituta.