Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eskolak Azpeitiko kirolegian izango dira eta ondorengo ordutegia izango dute astearte eta ostegunetan: zortzi urte bitartekoek 17:30etatik 18:30etara eta 12 urtera arte 18:30etatik 19:30etara.
12 urtetik gorako gazteek 19:30etatik aurrera izango dituzte eskolak. Azkenengo talde honetan parte hartu nahi duten gazteek, astearte eta ostegunetan polikiroldegira hurbildu dezakete informazio gehiago eskuratzeko. Helduen taldeak, 19:30etatik 21:00etara izango dituzte eskolak.
Azpeitiko Kimura Judo Klubak judo ikastaroetan izena emateko deialdia luzatu die herritarrei.