Mintzalagun programan izena eman dezakete herritarrek

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko irailaren 25a

Lotsarik gabe praktikatu gurekin! lelopean abiatuko dute aurten Mintzalagun programa Urola Kostan. Proiektua martxan izango den zazpigarren ikasturtea da aurtengoa eta aurrekoetan bezala helburua astean behin euskaldun berriak eta euskaldun zaharrak bildu eta euskaraz hitz egiteko bide berriak sortzea da. Izan ere, modu horretan euskaldun berriek euskaraz hitz egiteko aukera izateaz gain, bertako jendea ezagutzeko eta euskaraz aritzeko harreman sarea zabaltzeko aukera ere izango dute. Antolatzaileek jakinarazi dutenez emaitza "onak" ematen ari da ekimena eta urtetik urtera gora egin du mintzalagun kopuruak. "2009an 41 lagunek parte hartu zuten proiektuan eta pasa den ikasturtean 75ek". Aurten ere ekimenean parte hartu nahi duten herritarrek Urola Kostako AEK Euskaltegian edo Zarauzko Udal Euskaltegian, 943-130175 telefono zenbakira hots eginda edo urolakosta@aek.org helbidean eman dezakete izena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide