Zabaldu da Azpeitiko Hezkuntza ikastaroetako izen ematea

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 25a

Aurtengo ikasturterako hainbat ikastaro antolatu dituzte Udaleko Hezkuntza sailetik, eta izena ematekoa aukera zabaldu dute. Honako hauek dira ikastaroak: - Marrazki artistikoa eta margolanak, Marian Alberdiren eskutik. - Eskulanen tailerra (metal, egur eta poliuretanoren gainean margotzea, gauza zaharrak berritu eta argazki zaharrekin egindako kutxak), Esther Etxarrik eta Belen Zeondiak eskainitakoa. - Gurutze puntua, puntua eta josteko makina brodatua ikastaroa, Rosario Ibaietaren eskutik. - Ebaketa eta jantzigintza ikastaroa, Maite Ostrak eskainitakoa. - Gitarra ikastaro,a Amaia Garmendiaren eskutik. - Haurdunaldirako ikastaroa eta Umetxo bat dugu gure bizitzan izeneko ikastaroa, Edurne Salegik eskainitakoa. - Arabe ikastaroa, Houria Ghindriren eskutik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide