Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko astean, Iraurgi SBko nesken teknifikazioa izan zen eta igande honetan, mutilen txanda izango da. Ondorengoa izango da teknifikazio eskolen ordutegia: 2003an eta 2004an jaiotako azpeitiar eta azkoitiar mutilak 10:00etan Azpeitiko kiroldegian, 2005ean jaiotako azpeitiar eta azkoitiar mutilak 11:30ean Azpeitiko kiroldegian, 2006an jaiotako azpeitiar mutilak 11:30ean Azpeitiko kiroldegian eta azkenik, 2006an jaiotako azkoitiar mutilak 11:30ean Azkoitiko kiroldegian.