Pako Aristik 'Urari ostutako poemak' liburua aurkeztuko du asteartean

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 25a

Pako Aristiren 'Urari ostutako poemak' liburuaren azala (Susa argitaletxea). "Bosteraino kontatzen jakitea aski zait bizitza ulertzeko. Bost: nire bakardadeak dira bost. Lau: nire lagunak dira lau. Hiru: nire ilusioak dira hiru. Bi: nire amodioak dira bi. Bat: heriotza da bat eta bakarra". Pako Aristik datorren asteartean, irailaren 30ean, Urari ostutako poemak liburu berria jendaurrean aurkeztuko du, 11:00etan, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Susa argitaletxearekin atera du. Urrestildar idazlearen laugarren poema liburua da hau. Urriaren 1ean, berriz, lehendabiziko errezitaldia egingo du 19:00etan, Donostiako Garoa liburu-dendan (Gros auzoa, Zabaleta kalea 34).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide