Gazte auzipetuek eta Aske Guneko kideek prentsaurrekoa emango dute bihar Loiolan

Urola Kostako Hitza 2014ko ira. 25a, 11:49

12:00etarako deitu dute prentsaurrekora, Azpeitiko Loiolan. Espainiako Auzitegi Nazionalean astelehenean hasi zen 28 gazteren kontrako epaiketa, eta hiru egun pasa dituzte Madrilen epaiketako saioetan deklaratzen. Beñat Lizeaga zumaiarra da auzipetuetako bat. 6 urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak bakoitzarentzat, Segi gazte erakundeko kide izatea egotzita. Auzipetuekin batera egingo dute agerraldia igandetik astelehen iluntzera arte Loiolako Aske Gunean egon ziren hainbat kidek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide