Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kilometroak jaiaren egunean, urriaren 5ean, Erronkan parte hartuko duten talde guztiak 09:00etan Orioko futbol zelaian elkartuko dira. 09:30ean, hasiera emango diote erronkari lehen probarekin: futbol zelaian bertan kapitainen arteko proba jokatuko dute. 20 talde izango dira parte-hartzaileak, eta ikastola bakoitzak bi gunetako probak jokatu beharko ditu.
Probak
Lau dira probak, bakoitzean bandera bana egongo da jokoan, eta hiru ikastola sailkatuko dira finalerako. Finalerako laugarrena erabakitzeko, 15:15ean, Erantzun bila proba jokatuko dute sailkatu gabekoek.
- San Martinen, lasto fardoen proba. Eragiketa matematiko batzuk ebatzi beharko dituzte giltzarrapoak askatzeko zifrak lortzeko, hala lasto fardoak askatzea lortu, eta fardoen gainetik 40 metroko ibilbidea egin beharko dute.
- Hondartzan, globinkana. Lasterketa, eta globo barruan beste taldekideek bultzatuta ibilbide bat egin beharko dute hondartzan, oztopoak gaindituz.
- Autopistako zubiaren azpian, eskalada. Sokazko eskaileretan gora 10 metroko bidea egin beharko dute. Ondoren, zubi tibetar batean zortzi metroko ibilbidea. Taldekideen artean erreleboka egiteko proba izango da.
- Mendibeltzen, mosaikoa. Baldosekin irudi bat osatu beharko dute, memoria joku bat izango da. Kapitainak gidatuta pieza guztiak leku egokian jartzen dituen taldeak irabaziko du proba.
Erronkako finala
p16:30ean hasiko da. Finalera saikatutako lau taldek jokatuko dute. Talde bakoitzeko lau lagunek binaka piraguan 400 metroko bi ibilbide egin beharko dituzte. Hoiek bukatu ostean, taldeko beste lau lagun eta kapitainak baltsan 300 metro egin beharko dituzte. Finaleko proba bukatzeko tirolinan zehar ibilbide bat egin beharko dute finalistek.