Gaur eta bihar Lege Zaharren Enparantzan panel batzuk jarriko dituzte Igerain eta Pilartxo Eneako parkeak estaltzeko proiektu irabazleak herritarrei erakusteko. Olatupean proiektua aukeratu dute zarauztarrek Igerain estaltzeko, eta Hostoak dantzan Pilartxo Enea tapatzeko. Epe motzera begira, ordea, Igeraingo estalpea soilik burutuko dute, eta Pilartxo Eneakoa bigarren fase batean egingo dute. Ez dute horretarako datarik zehaztu oraindik. Igerain estaltzekoa, aldiz, bai. Jakinarazi dutenez, urria erdialdera formalizatuko dute irabazleekin kontratua. Behin hori eginda, urria bukaeran hasiko dira horiek proiektua idazten, eta gehienez bi hilabete izango dituzte lan hori amaitzeko. Ondoren proiektua bera exekutatuko duen enpresa kontratatuko dute. Aurreikusi dutenez, ekaina bukaerarako ala uztailerako amaituko dituztela lanak. Horrek 317.000 euroko kostua izango du.
Hori guztia egin aurretik, ordea, herritarren ekarpenak jaso nahi ditu udalak. Horregatik, gaur eta bihar proiektuen xehetasunak—diseinua bera eta ezaugarriak, kostua, faseak, besteak beste— erakusteaz gain, proposamenak jasoko dituzte. «Kalean entzun ditugun ideiak idatziz jasotzeko balioko du» horrek, Jabier Etxaburu Parte Hartzeko zinegotziaren arabera. Izan ere, ez da amaitu proiektuen inguruko parte hartze prozesua. «Orain proiektua bera idazteko prozesuan ere herritarrek parte hartzea nahi dugu. Diseinuari zer aldatuko lioketen, zer gehitu, zer moldatu... jakin nahi dugu», gaineratu du Nerea Ollokiegi Parte Hartze teknikariak. Egindako ekarpenak ekonomikoki eta teknikoki bideragarriak diren aztertuko dute gerora. «Hori da dugun erronka: herritarrei ahotsa eman, eta ahal den heinean, guztion nahiak asebetetzea», nabarmendu du Etxaburuk.
Prozesua baloratzeko aukera
Era berean, bi parkeak estaltzeko proiektuak aukeratzeko parte hartze prozesua ere baloratu ahalko dute herritarrek datozen bi egunetan. 10:00etatik 15:00etara izango da horretarako aukera, udaletxe atarian. Bertaratu ezin dutenek eta aurrerago iritzia eman nahi dutenek mezu bidez (agenda21@zarautz.org) nahiz Herrilan Sailean egin ahalko dute.
Udalak «modu positiboan» baloratu du prozesua. Ia 2.500 herritarrek hartu dute parte bozketan, eta Parte Hartze zinegotziak nabarmendu du zarauztarrek «udalaren lehentasunekin bat» egin dutela. Izan ere, Igerain estaltzeari eman dio lehentasuna erakundeak, etorkizunera begira Pilartxo Eneakoa tapatzeko asmoarekin. Ildo horretatik, Pilartxo Enearako proiektuen bozketan—1.070 boto— baino herritar gehiagok hartu du parte Igerainekoaren —1.402 boto—bozketan.