Haurren zaintzari buruzko tailerra emango du Nahia Alkortak larunbatean, Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 25a

Zaintza tailer praktikoa eskainiko dute Zarautzen larunbatean, Zikoinik gabe ekimenaren barruan. Zarauzko Parekidetasun eta Euskara sailek  ekimena antolatu dute dute ekimena, Sabeletik Mundura atariarekin elkarlanean. Horren helburua gurasotasunak sortzen dituen zalantza eta kezkak argitzeko informazio zabala euskaraz ematea da, prozesu horren esparru guztiak ukituz. Horretarako zazpi hitzaldi eta mahai inguru bat antolatu dute, apirilean hasi eta 2015eko maiatza bitarterako. Larunbatekoa izango da bigarren saioa. Haur jaio berriaren egunerokotasuna errazteko gakoak emango ditu Nahia Alkortak, ekimenaren koordinatzaileak. Besteak beste, elikaduraz, bainuaz, fardelez eta haurrak soinean eramateaz ariko da. 11:00-13:00 bitartean izango da Etxezabalan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide