Oikian lan istripuz langile bat zauritu da

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 24a

SOS Deiak-ek jakinarazi duenez, gaur Oikian (Zumaia) langile batek lan istripua izan du eta Donostiako Ospitalera eraman dute. 14:05ak inguruan gertatu da lan istripua, Oikiako pabiloi batean kamioi bat deskargatzen ari zirela 55 urteko langile batek buruan kolpea izan du. Konorterik ez du galdu, baina Donostiako Ospitalera eraman dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide