Derek Rabelo surflari itsuari buruzko filma emango dute bihar, Zarauzko Modelon

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 24a

Sasoian.info
Derek Rabelo surflari itsuak Beyond sight filma aurkeztuko du bihar arratsaldean. Surflari brazildarra glaukoma kongenitoarekin jaio zen, eta inoiz ez du ikusmen gaitasunik izan. Hala ere, gaztetatik Hawaiiko Pipeline olatu famatuan surf egiteko ametsa izan du, eta film honek abentura hori du kontagai. Modelo aretoan izango da ikusgai, 19:30etik aurrera, eta sarrerak 2 euro balioko du. Emanaldia baino lehen, 16:00ak aldera, Derek Rabelo surfean ariko da Zarauzko hondartzan, Aitor Frantzesenarekin batera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide