Dagoeneko eman daiteke izena Zarauzko Xakapon ludotekan

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 24a

Ikasturte berria hasi dute Zarauzko Xakapon ludotekan. Bertan Haur Hezkuntzako 4. mailatin Lehen Hezkuntzako 4.mailara arteko ikasleek aisialdia euskaraz bizitzeko aukera izango dute. Astelehenetik ostiralera zabaltzen dute ludoteka, 16:45etik 19:30era. Halere, ordutegia malgua izan daiteke. Gabonetan eta Aste Santutan, berriz, goizez irekitzen dute soilik. Ikasturte osorako izena emateak 85 euroko kostua du, eta bi zatitan ordain daiteke. Interesa dutenek izena emateko ludotekara (Iturribide, 24-26) bertaratu daitezke eta Sorginmuño begirale taldearen web orrira jo irailaren 30a bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide