Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxan dago berriz ere Guraso Eskola, eta datozen egunetan aurkezpen hitzaldiak egingo dituzte taldean parte hartu nahi dutenentzat. Bihar 0-3 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat bilera egingo dute 17:00etan Haurreskolan. Guraso eskolan ikasturtean zehar guraso izateak sortzen dituen zalantzak eta kezkak partekatzeko eta hausnartzeko aukera izaten da. Guraso taldeetan haurren garapen ebolutibo eta psikoafektiboaren inguruko informazioa jasotzeaz gain, egunerokotasunean gurasoek haurrekin bizi dituzten egoerak landuko dira modu praktiko, dinamiko eta parte-hartzailean.