Akauzazte taldea jendaurrera itzuliko da Elgoibarko Sotoko Hotsak zikloan

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 24a

Azkoitiko Akauzazte taldea urte batzuk bada jendaurrean aritu ez dela. Baina, ostiralean itzuliko da berriro taldea. Elgoibarko Sinuöse musika elkarteak antolatutako Sotoko Hotsak zikloan joko du. Hiru kontzertu antolatu dituzte Elgoibarren. Bihar, osteguna, Willis Drummondek joko du, Elgoibarko Kultur Etxean 22:30ean. Etzi, ostirala, Azkoitiko Akauzazteren txanda izango da. Hau ere Elgoibarko Kultur Etxean ariko da, 23:00etan hasita. Larunbatean, berriz, Galiziako Unicornibot-ek joko du. Hau ere, 23:00etan, Kultur Etxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide