Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
«Gustura» agertu da Zarauzko PSE-EE Udal Gobernua «azkenean» martxan jarri delako. Alderdi sozialistak mozio bat aurkeztu zuen ekainean udalak beharra duten familiei 2014-2051 ikasturteari begira hezkuntzako gastuekin laguntzeko. Guztira, 15.000 euroko partida gorde du udalak horretarako eta ikasle bakoitzak 50 euro jasoko ditu.
«Eskaera egin genuenean, gure asmoa laguntza hori ikasturte hasieran ematea zen. Ez da erraza izan Udal Gobernua martxan jartzea, baina azkenean gure kudeaketak izan du erantzuna. Asko dira gizarte laguntzak jasotzeko irizpideak betetzen ez dituzten baina ikasturte hasierari aurre egiteko esfortzu handia egin behar duten familiak». Horregatik eskatu zuten laguntza hori emateko «zailtasunak» dituzten familia zarauztarrei. PSE-EEren ustez, irizpide horiek irizpide «argiak eta udalbatzarrean eztabaidatuak» beharko lukete izan, «diru laguntza publikoa modu gardenean kudeatu behar delako».
Hala ere, «pozik» agertu dira alderdiko kideak, «garrantzitsuena» behar dutenei laguntza hori emango zaielako eta horrek, era berean, herriko merkataritza suspertuko duelako. Eskaerak irailaren 30era arte egin beharko dira.