Nagore Aranburu: "'Loreak' egingo nuela esatea bakarrik kristoren saria izan zen niretzat"

Urola Kostako Hitza 2014ko ira. 24a, 10:50

[caption id="attachment_110235" align="aligncenter" width="300"]'Loreak' filmekoak atzo Donostiako Zimenaldian (Gorka Estrada). 'Loreak' filmekoak atzo Donostiako Zimenaldian (Gorka Estrada).[/caption] img_20069 img_20084[Berria.eus] Atzo estreinatu zuten Donostiako Zinemaldian Loreak filma. Berria egunkarirako elkarrizketa egin dio Ainhoa Sarasolak Nagore Aranburu aktore azpeitiarrari, eta Josean Bengoetxeari. Hunkituta eta pozarren daude Josean Bengoetxea (Donostia, 1964) eta Nagore Aranburu (Azpeitia, 1976). Sentimendu ugari sorrarazi dizkie Loreak filmean lan egiteak, eta hunkituta hitz egiten dute pelikulaz. Hunkituta, eta irribarrea ezpainetan. Hitz onak baino ez dituzte elkarrentzat, baita Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendarientzat zein lantalde osoarentzat ere. Agerikoa da elkarren arteko konplizitatea eta miresmena. Aurrez ere elkarrekin lan eginak dira, Telmo Esnalen Urte berri on, amona!-n (2011), adibidez. «Ikusten da orduak eman ditugula elkarrekin: pentsatzen ari nintzena esaten ari zara...», esan dio Bengoetxeak Aranbururi, lehen galdera erantzun orduko. Euskal ekoizpenei dagokienez, oparoa izaten ari da aurtengo Zinemaldia, baita bi aktoreentzat ere: Loreak filmean ez ezik, Aitor Arregiren Zarautzen erosi zuen film laburrean protagonistaren rola jokatu du Aranburuk; Bengoetxeak, berriz, Los tontos y los estúpidos (Roberto Caston), Lasa eta Zabala (Pablo Malo) eta Negociador (Borja Kobeaga) filmetan parte hartu du. Ohiko zereginez gain, badute lanik egunotan, eta filmik ikusteko denborarik ere ez dutela diote, baina Loreak estreinatu aurretik tarte bat hartu dute BERRIArekin hitz egiteko. Sail Ofizialean sartu dute Loreak. Nola hartu duzue hori? NAGORE ARANBURU: Nik, ilusio handiarekin. Zinemaldian bioi tokatu zitzaigun egotea, Esnalen pelikularekin. Oraingoan desberdin, etxean egon arren Sail Ofizialak ematen duen errespetu horrekin. Uste dut ametsetako bat beti izan dela festibal honetan pelikula bat izan eta etxean aurkeztea. Gainera, jakinda nola hunkitu nintzen pelikula ikustean... Alde horretatik lasai nago. Berria-ko elkarrizketa osoa irakurtzeko hemen. Loreak filmaren aurkezpenaz hemen. Loreak filmari buruzko Gontzal Agoteren kritika Berria-n.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide