Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Xape Txapelketa 10:00etatik 13:30etara iraungo du eta Azpeitiko udaletxeko arkupetan jokatuko da. Adiskidetasun zirkuituaren baitan antolatutako txapelketa da eta herri ezberdinetako xake taldeak hartuko dute parte eta horien artean azkoitiarrak ere egongo dira.
Txapelketa taldezka jokatuko da eta partida azkarrak izango dira hau da, xake jokalari bakoitzak partidako bost minutu izango ditu.
Azpeitiko xake taldeak txapelketa antolatzeko izan duten Azpeitiko Udalaren laguntza eskertu dute.