Epaiketa politikoen kontra elkarretaratzea egin dute Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 23a

[caption id="attachment_110114" align="aligncenter" width="300"]Esteban Orbegozo gaur Azpeitiko elkarretaratzearen aurretik hizketan (Uztarria.com). Esteban Orbegozo gaur Azpeitiko elkarretaratzearen aurretik hizketan (Uztarria.com).[/caption] Epaiketa politikorik ez, konponbidea bai lelo hartuta elkarretaratzea egin dute Azpeitiko plazan gaur arratsaldean Azpeitiko Libre lantaldeak deituta. Aurretik asanbalda egin dute plazan bildutako herritarrek eta bertan Esteban Orbegozok hitza hartu eta herritarrei emandako babesa eskertu die. Orbegozo atzo arratsaldean Loiolako Aske Gunean egindako herri harresian atxilotu egin zuen Ertzaintzak eta goizaldeko 02:00etan utzi dute libre, desobedientzia leporatuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide