Pasa dira aurtengo amabirjinak, eta Zestoan egin dute festen balorazioa. Jai Batzordea aurreko astean bildu zen, eta gustura gelditu dira jaiekin, eta ideia nagusi bat azpimarratu nahi izan dute: aurrekontu txikia egon dela, ekitaldi xumeak izan direla, baina «oso parte-hartze handia» egon dela eta «giro bikaina» sortu dela. Eta eskerrak eman dizkiete «hutsaren truke antolakuntzan parte hartu duten guztiei».
Ekitaldi jendetsuenak zehaztu, eta zenbait datu ere eman dituzte: paella lehiaketa eta bazkaria, pilota partidak eta zekorketak izan dira arrakastatsuenak beraien esanetan. «Pilota partidak ikusten 400 pertsona inguru izan dira; paella bazkarian 500etik gora; eta zekorketetan, batez beste 500 sarrera inguru saldu dira», azaldu dute. Aspaldiko urteetan lehen aldiz erraldoiak ibili dira kalez kale, eta hori ere azpimarratu dute. Baita gauetan egon den «giro jatorra», umeen bazkaria, batukada eta txupinazoa ere.
Bestetik, oso gustura daude ontzi berrerabilgarriak erabilita jasotako erantzunarekin. «Aurten bazkari-afari guztietan jarri dira, eta emaitza oso onak izan ditu. Festa Batzordeak eta udalak benetan txalotu eta eskerrak eman nahi dizkiete herritarrei eman duten erantzun onarengatik».