Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
SOS-Deiak-ek jakinarazi duenez, Azkoitia eta Elgoibar arteko GI-3321 errepidean, Azkarate gainean auto bat irauli da, 17:15ak inguruan. Ondorioz, pertsona bat auto barruan harrapatuta gelditu da eta suhiltzaileek atera dute. Donostiako Ospitalera eraman dute.
Auto istripuaren ondorioz errepidea moztu dute garbitu bitartean, baina dagoeneko zabalik dago.