Udan txukunketa lanak egin ditu udalak Orion

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 23a

[caption id="attachment_110077" align="aligncenter" width="300"]Udalak Pilliku plazan lorontziak eta aulkiak jarri ditu. (Egilea: Orioko Udala) Udalak Pilliku plazan lorontziak eta aulkiak jarri ditu. (Egilea: Orioko Udala)[/caption] Uda sasoiko eguraldiak lagunduta herrian hainbat aldaketa eta lan egiteko aprobetxatu du Orioko Udalak. Karela Kiroldegiko gimnasioa handitu eta berritu dute, Goiko kalean semaforoa jarri dute bizilagunen segurtasuna bermatzeko eta hilerrian berritze lanak egiten ari dira. Horretaz gain, udaleko langileek herri altzariak txukundu dituzte, Dikeko parkean adinekoek kirola egin dezaten aparatuak konpondu dituzte, herriko plazako lurra berritu dute, Gaztetxean koadro elektrikoa jarri dute eta Pilliku Plazan lorontziak eta bankuak jarri dituzte. Orioko Udaletik jakinarazi dutenez, brigadako langileak datozen egunetan Kilometroak Jaiko azpiegitura lanetan arituko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide