Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azoka Herritik egitasmoaren baitan, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek herritarrei argazkiak atera zizkien udaletxe azpian. Gero, argazki horiek, herritarrek esandako posta elektronikora bidali zituzten. Elkartetik adierazi dutenez, argazki guztiak ez dira jabe guztiengana iritsi, horregatik herritar horiek Argazki Elkartearekin harremanetan jartzeko oharra zabaldu dute. Egoera horretan dauden herritarrek ondorengo posta elektronikoaren bitartez jarri beharko dira harremanetan: azpeitikoargazkielkartea@hotmail.com.