Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Daniel Txopitea margolariak asmatu zuen eskultura bakarra Zarauzko sarreran dago jada ikusgai. Espazio horrek hartu duen esanahia interesgarria iruditu zaidanez, inpresio hori partekatu nahi nuke. Uste dut Txopitearen asmoa zela ondokoa adieraztea: denok gara ziklopeak neurri batean eta, eragin txar askoen artean bizi garenez, zaindari izatea tokatzen zaigu zenbaitetan.
Pentsamendu horren harian burura etorri zaizkit azken hamarkadetan gureraino iritsi diren eragin kaltegarri guztiak, diru zaletasun gehiegizkotik hasi eta iruzurgile izateko sirena hotsekin amaituz.
Oteitzak artelanen balioari buruz honela esan zuen: "Hausnarketa estetikoak etika soziala eta eredu-emailea du helburu, bestela, ez dago bizitzarekin lotzerik".
Ongi etorri, Ziklope, gure herrira. Eskerrik asko, Txopi!
Josu Txapartegi. Zarautz.