Zarauzko Saskibaloiari laguntza Gipuzkoa Basketen abonatuz gero

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 23a

Sasoian.info
Gipuzkoa Basketek ilusioz ekin dio beste behin abonatu berrien kanpainari. ZASTen izenean doazenek edo ZASTen bidez kontaktua egiten dutenek, Urola Kostako saskibaloiari laguntza emango diote. Izan ere, Gipuzkoa Basketek saskibaloia sustatzeko bere nahian, ZASTen izenean doazenen abonuaren balioaren %10a ZASTi emango dio. Denboraldi osorako paseak 98 eurotik hasita daude eskuragarri umeentzat, 125 eurotik aurrera gazteentzat eta 175 euro balio du heldu baten abonu merkeenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide