Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Loiolako Aske Gunean zeuden bost gazte auzipetuak atxilotu zituen atzo iluntzean Ertzaintzak, eta haiei babesa ematera joan zirenak identifikatu zituzten ertzainek. Atxiloketak ere egon ziren. Bost auzipetuak eta bi atxilotu Zarauzko Ertzainetxera eraman zituzten. Horietako bat azpeitiarra da.
Auzipetuek euren senitartekoekin egoteko aukera izan zutela azaldu diote lekuko batzuek HITZAri. Gero, Madrilera eramatekoak ziren, gaur Auzitegi Nazionalean epaiketan egoteko.
Beste bi atxilotuak aske gelditu ziren 02:00ak inguruan, baina desobedientzia eta erresistentzia leporatu diete.
50 lagun inguru elkartu ziren Ertzainetxe aurrean, babesa erakusteko.