Larunbat arratsaldean Zarautz eta Getaria lotzen dituen N-634 errepidea itxi zuten herritarrek kirolaz gozatu zezaten. Jardunaldiari hasiera eman zien patin lasterketak eta jendetza bildu zen kirol proba berezian. Ondoren 17:15ean korrikako lasterketari eman zioten hasiera. 275 korrikalarik osatu zuten Zarautz eta Getaria arteko lasterketa larunbat arratsaldean. Estreinaldiko txapeldunak Raul Gomez lasartearra eta Uxoa Irigoien getariarra izan ziren, gizonezkoetan eta emakumezkoetan. Gomezek 26:26ko denboran gelditu zuen ordularia; 20 segundora Ibai Alba hernanriarra helmugaratu zen eta 40 segundora Aitor Rubio oriotarra. Emakumezkoetan, Irigoienen atzetik, Inge Iribar getariarra eta Sara Peña oriotarra sailkatu ziren.