Martxan da Aske Gunea

Ane Olaizola 2014ko irailaren 21a

Atzo igandea muntatu zuten Loiolako Aske Gunea. Lehenengo orduak giro lasaiean igaro zituzten. Bazkalondoren, karpa eta komunikazio guneak muntatzen, kantuan, egonean… egon ziren bertan bildutakoak. Lehenengo ekintzak ere antolatu zituzten, eta desobedientziari buruzko hitzaldi bat ere egin zuten arratsaldean. 28 auzipetuak bertan izan ziren atzo. Hainbat lagunek gaua bertan pasatu dute. Gaur, astelehena, euripean esnatu dira. 10:30ean, berriz, agerraldia egin dute epaiketara joan ez diren bost auzipetuek. 12:00etan elkarretaratzea izan da. Hona gaurko duten egitaraua: 14:00etan bazkaria; 16:30ean, sorospen tailerra; 17:30ean, gatazkaren konponbideari buruzko mahai ingurua; 18:00etan, hankapalo tailerra; 18:30ean, Alemaniari buruzko hitzaldia; 19:30ean, elkarretaratzea; eta, 20:0etan, Skatu taldea. Ondoren afaria eta asanblada.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide