Azoka Herritik, herritarren bilgune

Ane Olaizola 2014ko irailaren 20a

Azoka Herritik ekimenak herritar ugari elkartu ditu eguerdiera bitartean Azpeitian, hamaika ekintza ari baitira egiten hainbat txokotan. Plazan baserritarren azoka, Izarrait pilotalekuan outlet azoka eta Done Jakue kalean bigarren eskuko azoka zabaldu dituzte goizean, eta ordutik nabaria izan da herritarren joan-etorria. "Azpeitian bizi, kontsumitu, lan egin eta gozatzeko modu berri bat" hasi nahi dute ekimenarekin, eta horregatik bertako produktuak dastatu eta erosteko aukera dute kaleetan. Mikel Uria sukaldariak, esaterako, Loiolako piper morroen pintxoak prestatu ditu, eta plazan zeudenen artean banatu dituzte. Umeek, berriz, gailetak egiteko ikastaroa izan dute plazan bertan. Bertsolariak, banda eta ttuntturroak ere izan dira kaleak girotzen. Sanagustin Kulturgunean, berriz, Faktoria egin dute, eta besteak beste www.baserritik.com eta urolakostaonline.com webguneak aurkeztu dituzte. Arratsaldean jarraituko dute Faktoriak eta gainerako ekintzek, eta bihar amaituko da Azoka Herritik. Egitaraua, hemen ikus daiteke.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide