Udazken Festa ospatzen ari dira gaur Torreoian

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko irailaren 20a

[caption id="attachment_109574" align="aligncenter" width="300"]Taichi saioa egin dute Torreoian Udazken Festaren barruan. (Egilea: Aiora Larrañaga) Taichi saioa egin dute Torreoian Udazken Festaren barruan. (Egilea: Aiora Larrañaga)[/caption] Udazkenari ongi-etorria emateko Udazken Festa antolatu dute gaurko Torreoian. 10:00etarako abiatu dute egitaraua eta goizean goiz talde bat bildu da Taichi saioa egiteko. Oraindik bertara hurbildu ez direnak Torreoira gonbidatu nahi dituzte antolatzaileek, hainbat jarduera izango baitira iluntzera arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide