Bihar Loiolara lo-zakuekin joateko eskatu dute

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 20a

http://youtu.be/sCE50p2FVl8

Agerraldi jendetsua egin nahi dute 28 gazte auzipetuk bihar Loiolan. Astelehenean hasiko da beraien aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, Segiko kide izatea egotzita. Tartean dago Beñat Lizeaga gazte zumaiarra. Loiolara lo-zakuak eramateko deia egin dute, Aske Gunearen Twitter kontutik. «Donostia, Ondarroa, Iruñea, Tafalla... ETA ORAIN LOIOLA. Ekarri lotarako zakuak. Igandean 12:00», jarri dute txioan. Ondoko bideoa eskegi dute mezuarekin batera. http://youtu.be/sCE50p2FVl8

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide