Ekain Guraso Elkarteak eskola kiroletako elastiko berriak salduko ditu

Zestoako Hitza 2014ko irailaren 19a

Zestoako Ekain Guraso Elkarteak eskola kiroletako elastiko berriak jarri ditu salgai. Hurrengo asteartean eta ostegunean erosi ahal izango dira, 17:30eatik 18:30era bitartean, kultur etxeko atarian. Kamisetek hamar euro balio dute, eta erosi nahi duenak aurrez Kutxabankeko kontu korronte honetan ordaindu beharko du: 2095 5033 17 1060634713. Elastikoak jasotzerakoan, ordain agiria aurkeztu beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide