Irudietan: Rakugo japoniarra Azpeitiko Liburutegian

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 19a

Atzo arratsaldean, Rakugo japoniarra ikusteko eta entzuteko aukera egon zen Azpeitiko Liburutegian. Rakugoa ahozko tradiziozko japoniar ipuina da. Pertsona bakar bat lurrean eseri eta narrazioa eta hainbat pertsonaia antzezten ditu. Hogeitaka herritar bildu ziren Hiromi Yoshida hizkuntzalaria eta ikertzaileak aurkeztutako ekitaldira. Hiru rakugo kontatu zituzten, Axen Eskalada eta Arantzazu Maiz azpeitiarrak izan ziren bertako rakugolariak. Ikuskizuna amaitutakoan, Hiromi Yoshidak ikusleen zalantzak argitu zituen. Hiromi Yoshidari egindako elkarrizketa Gipuzkoako HITZAn.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide