Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urriaren 5ean Kilometroak Jaia egingo dute Orion eta bertara joango diren milaka bisitarik egun paregabea igaro dezaten, boluntarioak behar dituzte. Horregatik, Aiako Udalak deialdia egin die aiarrei boluntario gisa eskua bota dezaten. Beren lana Ubegun Poligonora etorriko diren autobusak antolatzea izango da. Kilometroak jaiko antolaketan parte hartu nahi dutenek, irailaren 26a baino lehen eman beharko dute izena Aiako Kultur Etxean bertan edo 943-130924 telefono zenbakira hots egin da.