Astelehenean odola emateko aukera dago Zestoan

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 19a

Beste hainbat herritan bezala, Zestoan ere odola ateratzeko saioa egingo dute irailean. Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartekoek astelehenean bisitatuko dute Zestoa, eta nahi duenak odola emateko aukera izango du. Ohi bezala, anbulatoriora joan beharko da, 19:00etatik 21:00etara artean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide