Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Udalak antolatuta, Guraso Eskolak egingo dituzte herrian abendura arte. Gaur hasiko dira, eta hitzaldiak eskainiko ditu Izar Arregi psikologo azpeitiarrak. Gaur Aizarna auzoko eskolan izango da saioa, eta bigarren hitzaldia urrian egingo dute, oraindik eguna zehaztu gabe duten arren. Arroa Behean izango da saio hori. Hirugarrena Iraetan egingo dute, abenduan. Azken saioa Arroa Goian izango da.