Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zarauztarrak gizon eta emakumeen arteko parekidetasun beharraz kontzientziatzeko asmoz antolatu dute datozen hilabeteetarako Parekoak Bai! Zinema eta Antzerki zikloa. Ane Eizmendi Parekidetasun zinegotziak azaldu duenez, orain arte urtean zehar ekitaldi solteak antolatzen zituzten, baina egokia iruditu zitzaien parekidetasun ideiaren inguruan bildu eta ziklo bat antolatzea. «Orain arte antolatu ditugun ekimenek arrakasta izan dute. Hala ere, nahi dugu herritarrak filmak edo antzerkiak ikustera etortzen direnean saioa gai jakin batekin identifikatzea. Izan ere, horrek kontzientzia sortzen laguntzen du».
Zinema eta antzerki zikloan emango dituzten filmak edo antzerkiak Emakume Kontseiluan proposatu eta bertan erabakitakoak dira, eta parekidetasunaren hainbat ildo jorratzen dituzte.
Irailaren 30ean emango duten El tren de la libertad dokumentala, esaterako, abortuaren legearen aurka emakume zinemagileen elkarteak egindako dokumentala da. Otsailaren 1ean Madrilen (Espainia) inoiz egin den manifestazio feministarik handiena egin zen. Giroa eta aldarrikapenak jasotzeaz gain, bertan parte hartu zuten eragileen eta norbanakoen testigantzak jaso zituzten dokumentalean.
Parekoak bai!. Egitaraua- Irailak 20, larunbata.Hysteria filma, Modelo aretoan, 22:00etan. Sarrera 3 euro.
- Irailak 30, asteartea.El tren de la libertad dokumentala, Modelo aretoan, 19:00etan. Sarrera 3 euro.
- Urriak 26, igandea.Le Weekend filma, Modelo Zineman, 19:00etan. Sarrera 3 euro.
- Azaroak 23, igandea. La extraña pelikula, Modelo Zineman, 22:00etan. Sarrera 3 euro.
- Abenduak 13, larunbata.Sex o no sex antzezlana, 19:00etan, Modelo Aretoan. Sarrera 5 euro.