Gipuzkoako Udako Dardo Torneoko finalak jokatuko dira Orion

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 18a

Dardo torneoa Gipuzkoako Udako Dardo Torneoko C eta D multzoko finalak jokatuko dituzte hilaren 28an Orion. Aurrera, Koasta eta Kala Kari tabernetan jokatuko dira norgehiagokak 16:30etik aurrera eta bertan hainbat oriotarrek parte hartuko dute. Jose Luis Agotek, Iker Urangak, Jose Mari Laredok, Miriam Manterolak, Patxi Barrenetxeak, Lesly Espinosak, Manuel Aguirrebeñak eta Oscar Malvizek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide