Adinekoen zaintzari eta atentzioari buruz ikastaroa emango dute

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2014ko irailaren 19a

Ikastaroa senitartekoei eta zaintzaileei dago zuzenduta. Besteak beste, hautemate sentsoriala eta sexualitatea landuko dituzte, baita sendaketa bat nola egin ere. Horrez gain, etxebizitza seguruagoa izateko irizpideak jasoko dituzte parte-hartzaileek, eta edozein larrialdi egoeraren aurrean erantzuteko aholkuak ere bai.  Halaber, murrizketa sentsorialak zein mugikortasunekoak dituzten pertsona nagusien istripuak saihesteko oinarrizko ezagutzak emango dira, horiek baitira istripuak izateko arrisku gehien dituzten pertsonak. Hori guztia «modu erraz eta entretenigarrian» irakatsiko dute adituek, teoria eta trebakuntza praktikoa uztartuz. Irailaren 22tik 26ra bitartean iraungo du ikastaroak. Goizez izango dira eskolak, 09:00etatik 13:00etara, Gipuzkoako DYAk Zarautzen duen egoitzan (Iturribide 12-14, behea).110 euro kostako da ikastaroa, liburua barne. Tokia mugatua denez, izena lehenbailehen emateko gomendatu dute antolatzaileek. Horretarako 943-464622 telefono zenbakira dei daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide