http://www.youtube.com/watch?v=DxlzgHF9NHA#t=154
Luis Figueridok eta Josean Zubiriak Orioko Abaro mendian lurra lantzen ari zirela, landuta eta leunduta zegoen harri bat aurkitu zuten. Hala, Aranzadi Zientzia Elkartearekin harremanetan jarri ziren pieza horrek baliorik zuen jakiteko.
Aranzadi Zientzia Elkartekoek pieza aztertu eta gertuko Historiaurreko garaikoa dela baieztatu dute, 6.000 eta 3.000 urte inguruko kronologia du. Abaron aurkitutako aizkora 13 zentimetro altu da eta 6 zentimetro zabal da. Harria aurkitu dutenek Irungo Gordailuan utziko dute, Gipuzkoako ondare arkeologikoko higigarriekin batera.
Orioko aurkikuntza honen berri emateko, larunbatean (irailak 20), 10:00etatik 14:00etara piezari buruzko mintegia egingo dute, Irungo gordailuan. Han Jesus tapia eta Josean Mujika historiaurreko arkeologoek Gipuzkoaren Brontze Aroko testuinguru kulturala azalduko dute, Aranon aurkitutako aizkora zaharra garai horretako adibide bat baita.