Izarraitz Igeri Elkarteak helduentzako entrenamenduak antolatuko ditu

Urola Kostako Hitza 2014ko irailaren 18a

Azpeitiko Izarraitz Igeri Elkarteak, helduek ere "beraien tamainako" entrenamendua egiteko aukera izatea nahi du eta entrenatzaile baten laguntzari esker, igeriketan egin ahal izango dute urte osoan zehar. Hasiera batean, astean bost entrenamendu antolatzea erabaki dute: astelehenetik ostiralera 07:00etatik 08:00etara. Larunbateko ordutegia oraindik ez da zehaztu. Elkartekoek bilera bat antolatu dute Azpeitiko Igerilekuan sortutako zalantza guztiak argitzeko asmoz. Bilera urriaren 4an izango da eta ordua aurrerago zehaztuko da. Edozein zalatza argitzeko 607-498500 telefono zenbakira deitu daiteke edo posta elektronikoa bidali helbide honetara: izarraitz.ie@hotmail.com. Azpeitiko Igeri Elkarteak, master mailako igerilariei eta helduei zabaldu nahi die deialdia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide